Urduñako Gaztetxe Egunarekin hasi zuten urtea eskualdeko Gazte Asanbladek. Otsailean ere, zenbait ekintza iragarri dituzte.
Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, Durangoko "40 minuturock" musika jaialdirako autobusa jarriko dute elkarlanean.
9:15ean abiatuko da garraio zerbitzua Urduñatik, eta Amurrion, Laudion zein Aretan egingo du geldialdia. Itzulera, berriz, 02:30ean izango da, Durangotik. Bidaia txartelek 9€ balioko dute, eta otsailaren 27ra arte egongo dira salgai Laudioko Leize tabernan, Orozkoko Jentiluzulo kulturgunean, Amurrioko Txokogorri tabernan eta Urduñako Mugalde elkartean.
Email bidez ere izena eman ahalko da, aretakogazteasanblada@gmail.com posta elektronikora mezua bidalita.
Sagardotegira irteera
Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanbladak, aldiz, sagardotegira joateko proposamena luzatu du martxoaren 14an.