Berdintasunaren Aldeko Eskualdeko III. Ibilaldi Neurtuan izena emateko epea otsailaren 17an abiatuko da

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 10a, 13:41
Aiarako Udaletxean egin da aurkezpena. / Aiaraldea.eus

1.500 partaide espero dituzte aurten. Horretarako, ezinbestekoa izango da otsailaren 17tik aurrera ahalbidetutako tokietan izena ematea. Ibilaldia amaitzean, norberaren abiapuntura itzultzeko doako autobusak antolatuko dira.

Amurrio eta Laudio arteko Berdintasunaren Aldeko Eskualdeko Ibilaldi Neurtuaren hirugarren edizioa egingo da datorren martxoaren 15ean.

 

Aldi berean hasiko da Amurrioko eta Laudioko herriko plazetatik, 10:00etan, eta partaideek 12,4 kilometroko ibilbide lauari aurre egin beharko diote, Amurrioko alkateak, Josune Irabienek, pentsa-aurrekoan adierazi duen arabera.

 

Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da izena ematea, otsailaren 17a eta geroztik, Altzarrate eta Kaskagorri kluben egoitzetan arratsaldez, edo Laudio, Amurrio eta Aiarako Udaletako HAZetan goizez. Izena emateko 5 euro ordaindu beharko dira, ibilaldiaren kamisetak amaitu arte. Kamisetetatik aparte, zapi oroigarri bat, dortsala eta ibilbidearen irteerarako eta bukaerarako kontrol fitxa bat emango dira ere.

 

Iaz, esaterako, 1.318 pertsonek egin zuten ibilbidea, baina aurten zifra 1.500 lagunetara handitzea dutela helburu zehaztu dute Udaletik. Irabienen aburuz, ekintzan parte hartzeko “ohitura hartu da” dagoeneko Aiaraldeako biztanleen artean. Ibilbideak hornidura puntua izango du Luiaondon, non partaideentzako “edariak, fruta eta gailetak” eskainiko diren.

 

Amaitzean, norberaren abiapuntura itzultzeko doako autobusak jarriko dira. Ondoren, hurrengo egunetan zehar, sari banaketa egingo da Aiarako Udaleko berdintasun sailean. Dena den, sariak ez dira ibilbidea azkarren egiten dutenentzako izango, “bitarteko denbora egokienak” lortu dituztenentzako baizik, gehitu dute Amurriko Udaletik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide