Orkatzak mendi taldeko kide batek gaur ezuste ezatsegina topatu du Goikogane mendiko aldapan, "Kamarakatik datorren bidean". Hariak aurkitu ditu bide erdian; "ez dira kableak, josteko hari zuriak baizik. Errazak dira apurtzeko, baina ideia txarreko ekintza da".
Kirolariak gehitu du altuera txarrean kokatu dituela norbaitek bide erdian. Korrika egitera igo denez, lasterkariak ez du sakelakoa eraman eta, ondorioz, ez du argazkirik egin, baina ezagunen artean zabaldu du informazioa.
Orkatzak taldeko kide gehiago, antza, igoko dira gaur eta bihar hari gehiago dauden ikusteko eta kentzeko.