Tamaina handiko trasteei buruzko abisuak uzteko “Linea Verde” aplikazioa erabiliko du Aiarako Kuadrillak

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 20a, 07:00
"Linea Verde" aplikazioa erabiliko da eskualdean. / Aiarako Kuadrilla

Aplikazio horren bidez, erabiltzaileak traste handien -altzariak, adibidez- inguruko gertakarien berri eman dezake. Gainera, estatu osoan ere erabilgarria da aplikazioa.

Aiarako Kuadrillak sakelakorako “Linea Verde” aplikazioa erabiliko du zonaldeko biztanleek tamaina handiko trasteen bilketari buruzko abisuak utzi ahal ditzaten, edo “jakinarazi nahi duten beste edonolako gertakarietarako”.

Kuadrillak ohar batean adierazi duen arabera, aplikazioa dagoeneko dago eskuragarri Android mugikorretako Play Storen, eta, eskualdeko herrietatik aparte, estatuko beste hainbat zonaldetan abisuak uzteko baliagarria izango da ere.

Abisu berria uzteko “Nueva Incidencia” atalean klikatu eta gertakari mota desberdinen artean aukeratu beharko dute erabiltzaileek.

Ondoren, ezinbestekoa izango da intzidentziaren lokalizazioa zehaztea, bai sakelakoaren GPSa baliatuta, bai kokapena eskuz sarturik. Nahi izatekotan, argazki bat jartzeko aukera egongo da. Ondoren, bidalitakoaren inguruko jarraipena egiteko parada izango dute erabiltzaileek.

Aplikaziotik aparte, tamaina handiko edukiontzien bilketarako telefono bidezko zerbitzua hobetu da ere. Otsailaren 3az geroztik, 900 101 476 zenbakiak operadore bat du lanean astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara, eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara. Ordu horietatik kanpo, erantzungailu automatiko bat egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide