Martxoaren 8ari begirako dinamika bat abiatu du Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakek, “Hezkuntzatik emakume langileon antolakuntzari ekin” lelopean. Hiru jarduera antolatu dituzte, “ikasle langileon heziketa politikoan sakontzeko asmoarekin”.
Otsailaren 20an “hipersexualizazioari buruzko hitzaldia” eskainiko dute eta 28an “emakume langilearen heziketa politikoari” buruzkoa. Martxoaren 6an, aldiz, “autodefentsaren beharra” izango dute hizpide. Ekintzen ordutegiak eta kokalekuak aurrerago zehaztuko dituzte.
Ikasle eragileko kideen arabera, “beharrezkoa” da martxoaren 8a baino lehen “ikasle langile sektore guztiarekin” lanketa bat egitea. “Horregatik, aurrera eramango diren ekimen hauek Ikasle Abertzaleaken dinamika nazionalari erantzuten diote”.
✊Martxoaren 8ari begira 3 tailer burutuko ditugu eskualdean. Hipersexualizazioa, emakume langilearen heziketa politikoa eta autodefentsaren beharraz izango dira gai nagusiak. Aukera paregabea izango da genero auziaz formatzeko. Laister tailerren ordutegia
— Aiaraldeko IA (@AiaraldekoIA) February 15, 2020
????Antolakuntzari ekin! pic.twitter.com/AU1hx3sy7H