“Mujercitas” eta “Adú” dira, zinemari dagokionez, asteburuko plater nagusiak

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 21a, 09:00
"Mujercitas" filmaren fotograma bat. / Columbia Pictures

Salvador Calvoren Adú, Amurrion eta Orozkon, eta, batez ere, Greta Gerwigen Mujercitas, Laudion, izango dira asteburuko eskualdeko proposamen zinematografiko deigarrienak. Gainera, Las aventuras del doctor Dolittle umeentzako filma ere proiektatuko da igande arratsaldean.

Zinema eskaintza larunbat arratsaldean hasiko da Laudioaldeko aretoan Mujercitas filmaren emanaldi bikoitzarekin, 17:30ean eta 20:00etan. Oscar bat (jantzitegiagatik) eta sei izendapen (pelikula eta aktore onenarena, Saoirse Ronan, barnean) lortuta, Louisa May Alcott estatubatuarraren 1868ko eleberria laugarren aldiz eraman du pantaila handira Greta Gerwigek (Lady Bird). Berrikuntza bezala, oraingo honetan istorioa ez da era lineal batean kontatzen, flashbackak eta orainaldia tartekatuta baizik.

Orozkoko igande arratsaldea Las aventuras del doctor Dolittle pelikularekin hasiko da, 16:30etatik aurrera Donibane Aretoan. Stephen Gaghanen (Syriana) laugarren lan luzea da eta Vengadores: Endgame osteko Robert Downey Juniorrek protagonizatzen du. Doctor Dolittle liburuetan dago oinarrituta, baina Gerwigen filmak baino askoz ere zorte txarragoa izan du mundu osoko kritikoen balorazioekin.

Azkenik, Adú ikusi ahal izango dute bai Orozkon (19:00etan) eta baita Amurrion ere (Amurrio Antzokian 19:30ean). Salvador Calvo zuzendari madrildarraren (1898: Los últimos de Filipinas) bigarren film luzeak Afrikan girotutako hiru istorio kontatuko ditu, euren artean hasiera batean uste baino zerikusi handiagoa dutenak. Luis Tosar eta Anna Castillok protagonizatua, kritika onak jaso ditu estatuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide