Kakarro Judas eta txarkeria erreta amaitu dira Aratusteak Laudio eta Amurrion

Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 21:07

Ehunka pertsona bildu dira Laudion eta Amurrion aurtengo Aratusteei agur esateko. Laudion txarkeriaren erretzea egin da. Haurrek lapiko batean sartu dituzte eurek idatzitako mezuak, erre ahal izateko. Amurrion, berriz, Kakarro Judas pertsonaiari eman diote su, urtero bezala. Haurrak izan dira protagonista nagusiak bi herrietan. Horietako asko mozorrotu dira, eta hainbat guraso ere animatu dira modu berezian janztera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide