Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak eta Laudioko Gaztetxeak bat egin dute Gasteizen abiatutako “Langileok haustura politikoa. Elkartasunetik klase batasunera” dinamikarekin. Hainbat ekintza antolatu dituzte horretarako, gaurtik martxoaren 8ra bitartean.
Hitzaldi bat da gaurko antolatu dutena. “Martxoaren 3ko gertakariak eta gaur egungo erronkak: Langileok haustura politikoa blokearen aurkezpena izango da solasaldiaren izenburua eta Kultura Etxeko Arraño Gelan eskainiko dute, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Bihar aldiz, Gasteizera mugituko dira, bertan arratsaldeko seietan Rafa Plazatik abiatuko den blokera batzeko. Ostegunean Gasteizko Ikasle Autodefentsa sarea gonbidatuko dute, mota horretako sareei buruz Kultur etxean eskainiko duten hitzaldira. Ostiralean elkarretaratzea egingo dute Lamuza plazan, 11:00etan, eta Emakume langilearen autodefentsaren beharraz izeneko tailerra burutuko dute gero.
Martxoaren 8an emango diote amaiera dinamikari. Egun horretan egingo diren dinamiketan parte hartzeko deia zabaldu dute.
????LANGILEOK HAUSTURA POLITIKOA
— Aiaraldeko IA (@AiaraldekoIA) February 24, 2020
✊Berri onak eskualdean, datorren asterako zenbait ekimen antolatu ditugu, martxoaren 3aren ta 8aren harira. Hoien artean: M3ko hitzaldia, Autodefentsa Sareen mahai-ingurua ta martxoaren 8ari lotutako kontzentrazioa ta tailerra, batik bat. Animatu! pic.twitter.com/1qHADOeyyg