Eguraldi txarrak suhiltzaileen hainbat esku-hartze eragin ditu

Erredakzioa 2020ko mar. 2a, 17:25
Atzo Araban suhiltzaileek izandako esku-hartzeetako bat. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Haizeteek lan karga handitu diete suhiltzaileei. Izan ere, azken 24 ordutan Lantenon, Laudion eta Orozkon zuhaitzak kendu behar izan dituzte errepide eta bideetatik. Laudion, zehazki, zuhaitz bat erori zen atzo Motxotekale kalean eta orain Anuntzibai inguruan trafikoa bideratzen ari dira; autobus batek kable bat eraman duelako eta Iberdrolako zerbitzu teknikoaren zain daudelako.

Horrez gain, Baranbio eta Orozko artean ere zuhaitzak jauzi dira bidera gaur goizean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide