Eskualdeko herri bakoitzetik birritan pasako da epe honetan zerbitzua, Artziniegan, Luiaondon, Okondon, Luxon eta Madarian izan ezik. Lehenengo hiruretatik lau alditan pasako da gune mugikorra. Azken bietan, berriz, behin bakarrik pasako da. Egutegia eta ordutegiak biztanleen atentziorako bulegoetan kontsultatu ahalko dira.
Hondakin mota ugari laga daitezke zerbitzu horretan: pila txikiak, erradiografiak, pinturak, bateriak, cd-ak eta dvd-ak...
Hauek dira ordutegiak:

