Atzo amaitu zen Aiaraldeako Aratusteetako Argazki Lehiaketa eta irabazlea "Adelitas" taldea izan da. 323 lagunen botoak eskuratu ditu Laudioko Lamuzako San Pedro eliza aurrean hartutako irudiak.
Ondorioz, taldeak Gorbea Tabernan (Ugarte kalea 1, Laudio) 4 lagunentzako afaria lortu du.
Gospel abeslarien argazkiak lehia handia izan du infusio poltsaz jantzitako neska taldea erakutsi duen irudiarekin, horrek 239 boto jaso baititu eta zenbait unetan oso parekatuak egon dira emaitzak.

16 lanek parte hartu dute lehiaketan eta hemen ikus ditzakezue guztiak.