Aiaraldeko bost saskibaloi jokalari kimuk entrenatuko dute igandean Arabako Selekzioarekin

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 6a, 15:34
Jimma Aldekoa eta Nekane Alvarez dira Sugarrakeko bi jokalariak. / Sugarrak

Laudioko Sugarrak saskibaloi taldeko lehen urteko kategoriako bi kimu, Jimma Aldekoa eta Nekane Alvarez, eta Amurrioko Zaraobe taldeko beste hiru, Lucia Gonzalez, Nahia Guinea eta Maider Pinedo, hautatu ditu Arabako Saskibaloi Federazioak martxoaren 8ko teknifikazio sesioan parte hartzeko.

Entrenamendu horien helburua izango da datorren urteko Euskadi eta Nafarroako txapelketa prestatzea, zeinetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako selekzioek jokatuko duten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide