“Súper empollonas” da asteburuko film erakargarriena

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 6a, 08:00
"Súper empollonas" filmaren fotograma bat. / Annapurna Pictures

Olivia Wilderen filmarekin batera, La mujer de la montaña islandiarra eta Dios es mujer y se llama Petrunya mazedoniarra nabarmentzen dira.

Súper empollonas film estatubatuarra da asteburuko pelikula deigarriena. Olivia Wildek zuzendutako lehenengo pelikulak bi lagunen institutuko azken urtea kontatzen du, komedia moduan. Kritika oso onak jaso izan ditu mundu osoan zehar, eta Erresuma Batuko BAFTA sarietan gidoi original onenaren kategorian izendatu zuten. Urrezko Globoetan, aldiz, Beanie Feldstein izendatu zuen komediazko aktore onenaren kategorian. Orozkon proiektatuko da filma igandean, 19:00etan.

Europan ekoitzitako bi pelikula ikusteko aukera ere egongo da asteburuan, La mujer de la montaña islandiarra Laudion eta Dios es mujer y se llama Petrunya mazedoniarra Amurrion. Islandiarra aluminio industriaren arriskuetan girotutako filma da. Halldóra Geirharosdottir protagonista Europako Zinema Sarietara izendatua izan zen aktore onenaren kategorian. Larunbatean proiektatuko da 17:30ean eta 20:00etan.

Dios es mujer y se llama Petrunya-k, aldiz, askotariko kritikak jaso ditu eta emakume batek Mazedonian jasan behar dituen kode moral tradizionalen inguruko istorioa kontatzen du. Igandean eta astelehenean ikusi ahalko da Amurrion, 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren.

Haurrentzako eskaintzari dagokionez, Quackers, la leyenda de los patos eta Operación Panda errusiarrak proiektatuko dira. Quackers, la leyenda de los patos 2016ko filma da, eta ahate batzuen eta sorgin baten arteko borrokaren istorioa kontatzen du. Eguzkiko Ahateari sorginak kendutako botereak berreskuratzea izango da animalien helburua. Orozkon jarriko da pelikula 16:30ean.

Operación Panda 17:30ean emitituko da Amurrion. Zikoina batek hartz panda bat helbide okerrean uzten duenean hasten da istorioa. Beste animalia batzuekin batera, bere benetako familia aurkitzen saiatuko da protagonista.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide