UDARAKO DOINUAK

Hiri musika 5 diskotan Aiala Mendietarentzat

Erredakzioa 2020ko uzt. 7a, 08:00

Aiala Mendieta abeslaria, artxibo irudi batean. / Araba Euskaraz

Bere aburuz funtsezkoak diren hiri musikako 5 disko zerrendatu ditu Aiala Mendieta abeslari laudioarrak. 

1. Dollar Selmouni: Los Niños
Disko honek koherentzia handia du, eta oso soinu bereizgarria lortu du Dollar artistak. Sentimendutik abestuta dagoela nabaritzen da, eta sentimenduak eragiten ditu.



2. Rels B: Flakk Daniel's lp
Rels B niretzat jaiaren sinonimoa da, oso estilo txantxazale da, bibrazio onak transmititzen ditu. Disko honekin salto handia eman zuen, eta ez da gutxiagorako. Hala azaltzen du diskoan bertan.



3. Maikel Delacalle: Calle Y Fe
Maikel Delacalle abeslari aparta da, gehienetan singleak ateratzen ditu, baina Calle y Fe albumean abesti guztiek zeresana eman zuten eta haien arteko kohesioa dute. Erritmo tropikalekin asko jolasten du, eta primeran geratzen zaio

.

4. J. Balvin, Bad Bunny: Oasis
Zer esan daiteke J. Balvin eta Bad Bunny-ri buruz... oso ezagunak diren bi artista hauek musikaren industria asaldatu dute. Iaz bildu ziren lan hau ateratzeko. Bakoitzak bere nortasuna du, baina konbinazio aparta egin dute.



5. Iseo & Dodosound: Roots in the Air
Talde honen lehenengo diskoak liluratu ninduen, imajinatu bigarrenak. Letra kontzienteak dira, abesti guztiek koherentzia dute baita ere, eta entzumenerako plazer hutsa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide