11,1 milioi euroko mozkin garbiak lortu zituen iaz Tubacexek

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 12a, 06:00

Krisiaren aurretiko mailatik "urrun" daude oraindik Tubacexen, zuzendaritzaren hitzetan. / Aiaraldea.eus

2018an baino %35,9 gutxiago irabazi zuen multinazionalak. Dena den, enpresa-taldea pozik azaldu da lortutako emaitzarekin. 

Tubacexek 11,1 milioi euroko mozkin garbiak lortu zituen iaz, 2018an baino %35,9 gutxiago. Hala ere, balorazio positiboa egin du enpresa taldeak, eskari kopurua %30 handitu delako. Dena den, krisi ekonomikoa baino lehenagoko mailetatik “urruti” daudela aitortu du zuzendaritzak.

613,5 milioi euroko salmenta zifra lortu zuen iaz enpresak, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago. Emaitza hori merkatuaren hobekuntzari eta NTS taldearen eransketari atxikitu diote. Ebitda emaitza ere 2018an baino %3,5 txikiagoa izan zen 2019an, 67,1 milioi eurokoa, %10,9ko margenarekin. Zorrei dagokienez, 253,6 milioi euroko zor finantzario netoa dutela zehaztu dute enpresa-taldeko buruek. Zor finantzario estrukturala, aldiz, 66,3 milioi eurokoa da soilik.

2020rako enpresaren berreskurapen ekonomikoarekin jarraitzea espero dute eta amaierako fasean dauden hainbat esleipen eta negoziazio proiektu dituztela adierazi dute. Gainera, Oklahoman egindako fabrika aurtengo bigarren seihilekorako erabat erabilgarri egotea aurreikusi dute. Merkatuaren “hobekuntza graduala” dela eta, aurtengoa tendentzia ekonomiko hazkorreko izatea espero dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide