Eskualdeko lau hautagai izango ditu EAJk datorren apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan: Estibaliz Larrauri amurrioarra, Miren Izaskun Perez artziniegarra, Jon Karla Menoyo Laudioko alkate ohia eta Covadonga Solaguren laudioarra. Lau hautagaiak Arabakoak izango dira. Eskualdeko herri bizkaitarretatik, aldiz, ez da inor egongo jeltzaleen zerrendetan.
Posturik aurreratuena Larraurik du, alderdiaren seigarren hautagaia izango baita. Hurrengoa Perez izango da, Arabako hamairugarren hautagaia. Menoyo hamazortzigarrena izango da eta, azkenik, Covadonga Solagu 21. postuan aurkeztuko da.