Urduñan kristal bat apurtzen saiatu dira etxera sartzeko, baina ez dute lortu. Amurrion etxeko alarmak jo du sartzen saiatu direnean, eta Arrankudiagan jabeek leiho bat irekita topatu dute etxera itzultzean. Ez dakite oraindik zer edo zer ostu duten edo ez. Poliziak azaldu du ikerketa irekita dagoela, eta igandean Urduñan beste saiakera bat jazo zela baieztatu dute.
