Garraio publikoak zerbitzuan murrizketak egingo ditu gaurtik aurrera. Araba Busek autobusen maiztasuna % 40ra murriztuko du eta Renfek ere distantzia luzeko eta ertaineko zerbitzuak mugatuko ditu.
Araba Busi dagokionez, ohar batean adierazi dutenez, zerbitzua % 40ra murrizteaz aparte, autobusen gehienezko okupazioa totalaren erdia besterik ez da izango, erabiltzaileen arteko metro eta erdiko distantzia minimoa bermatzeko. Ordutegi berriak www.araba.eus/alavabus helbidean kontsultatu ahalko dira.
AVE eta distantzia luzeko, eta Avant eta distantzia ertaineko zerbitzuak %50era mugatuko dituztela adierazi dute beste ohar batean.
Neurrien iraupena, momentuz, bi asterako izango da eta billetea dagoeneko erosita zutenei dirua bueltatuko zaiela gehitu dute Renfetik. Tiket berriak araudi berrira egokituta jarriko dira salmentan. Neurri horiek asteazkenean jarriko dira martxan, 00:00etatik aurrera. Informazio gehiago behar izatekotan, 918 314 520 telefonoa jarri dute tren zerbitzutik eskuragarri.