45 egun daramatzate Tubos Mecánicos Norteko langileek greba mugagabean. Koronabirusa dela eta, enpresaren kanpoaldean muntatuko zuten karpa kendu dute, eta aste honetan etxean geratzea erabaki dute, balizko infekzioak ekiditeko.
Hala ere, euren aldarrikapenak berdinak izaten jarraitzen dute: Lan baldintza duinak eta, batez ere, soldata altuagoak izatea. Tubacex taldearena da Tubos Mescanicos Norte, baina bertako beharginen egoera eta ordainsariak txarragoak dira, grebalariek nabarmendu dutenez.
Euren hitzetan, zuzendaritzak oraindik ez die positiboki erantzun egindako eskariei. Tubacexeko zuzendariari gutun ziurtatua bidali zioten, baina ez dute eratzunik jaso.
Hemen ikusi daiteke greba hasi zuten astean grebatutako bideoa: