Apur bat zurituta esnatu ziren atzo eskualdeko hainbat mendi, eta oso altu ez dauden toki batzuetan ere egon zen elurra ikusteko aukera.
Hala ere, badirudi oraindik ez dela elurte handirik etorriko. Euskalmeten arabera, gaur 300-500 metro artean egongo da elur-kota 6:00etatik 12:00etara bitartean, "eta baliteke prezipitazioa ugariagoa den lekuetan beherago egotea". Egunak aurrera egin ahala, baina, kota igo egingo dela iragarri du meteorologia agentziak: eguerdian 600 eta 1.000 metroen artean egongo da eta arratsalde-gau partean, aldiz, 1.500 metroetatik gora kokatuko da, eta altuera horretan mantenduko da asteazkenean ere.
Argazkiak eta bideoak: Unai Gotxi, Unai Isasi, Rosa Saez, Berbit, Justino Arto, Markel Iturrizar, Fil, Itxine Lopez Galdeano eta Xabi Zalbide