Eskualdeko herriak eta mendiak bildu ditu Aiaraldea Komunikabideak emotikono jolasean. Hain zuzen, 10 toki "ezkutatu" ditu irudi artean, erabiltzaileak asmatzeko. "Etxean goxo" dinamikaren barruan kokatu dute egitasmoa, informaziotik haragoko eskaintza xede. Irakurleek erredakzioa@aiaraldea.eus helbide elektronikora edo 688848152 whatsapp zenbakira bidali beharko dituzte beraien erantzunak.
Sariduna eta erantzunak, apirilaren 18an
Hala, asmatzaileen artean komunikabideko material sorta bat zozketatuko da (musika taldeen zenbait disko, 2 kirol urtekari eta Aiaraldea hedabideko poltsarekin). Erantzun zuzenak apirilaren 18an argitaratuko dira artikulu honetan, irabazlearen izen-abizenekin batera.