Nola ospatu dute aiaraldearrek Aberri Eguna?

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 12a, 14:40

Aberri Eguna dela eta, balkoiak apaindu dituzte eskualdeko herritarrek. Norbanako eta eragile ezberdinek egin dute bat egunarekin. Sare sozialak izan dira batez ere, aldarri eremu.

Apirileko bigarren igandea da Aberri Eguna. Espainiako bigarren errepublika garaian jaio zen ekimena 30eko hamarkadan. Hala, alderdi eta norbanako abertzaleek euskal nazioa goraipatzeko baliatu dute eguna. 

12:30ean izan da hitzordu nagusia: minutu bateko isilunearen ondotik Txoriak txori abestu dute zenbaitek. Berrogeialdiaren ondorioz, etxeetan "ospatu" dute eguna, Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak kasu:

Artziniegako Udalak, bere aldetik adierazpena zabaldu zuen atzo sare sozialetan, Aberri Egunera herritarrak deitzeko helburuarekin:

 

Alderdien aldarrikapenak

Eskualdeko eragile ugarik plazaratu dituzte Aberri Egunaren inguruko argitalpenak. Aiarako alkate Gentza Alamillok sare sozialetan adierazi du bere atxikimendua, baita Josune Irabien Amurrioko gobernuburuak ere. Laudioko EH Bildu eta Eusko Alkartasuna alderdiek ere luzatu dute mezua. 

Balkoiak apainduta
Edozelan ere, balkoiak ikurrinaz eta euskal naziotasuna goraipatzeko ikurrez azaldu dira bazter askotan. Urduñarrek bideoan luzatu dute aldarria, esaterako:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide