Atzo 112 zerbitzuak maskarillak banatu zituen Babes Zibileko taldeen artean. Horren helburua da gaur eta bihar babes elementu horiek helaraztea lanera joan behar diren herritarrei.
Zehazki, Laudion eta Amurrion 4.500 eta 2.500 unitaterekin hornitu dituzte bertako Babes Zibileko taldeak. Urduñan ere utzi dituztela azaldu dute laudioarrek.
Gaur ekin diote banaketari goizeko ordu puntan, hau da, beharginek tren edota autobus zerbitzua baliatzen dutenean.
Dena den, jende askok ez du erabili garraio zerbitzu publikoa, azaldu dutenez. Hortaz, Babes Zibileko eskualdeko taldeek espero dute maskarillak soberan izatea bi egun hauetan euren lana egiteko.