"Nafarroaren Eguna" ospatzeko brindisa proposatu dute iganderako

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 23a, 07:00
Untzuetan egindako topaketetako baten irudia. / Aiaraldea.eus

Juan Luis Gaztaka Untzueta Nafar Gaztelua elkarteko kidea ere omendu nahi dute ekimenarekin.

Untzueta Nafar Gaztelua elkarteak ez du eten azken 8 urteetan abiatutako egitasmoa. Aurten, mendira joan eta bazkaria egin ordez, brindisa proposatu dute "Nafarroaren Egunean". Bide batez, taldeak deialdia zabaldu du apirilaren 26an, 12:00etan, Nafar ikurra eta ikurrina leiho edo balkoietara ateratzeko. Horrela omendu nahi dute Juan Luis Gaztaka. Ugaoko herritarra duela gutxi zendu da, eta elkarteko kidea eta historiazalea zen. Horrez gain, taldea babestu zuen hasieratik.

8 urte
Txomin Egiluzek azaldu duenez, duela 8 urte abiatu zuten "Untzuetako gazteluko nafartasuna" aldarrikatzeko ekimena: "Nabarraldek proposatu zuen, eta gu Untzuetako gazteluan hasi ginen lanean. Helburua da nafarrak izan diren euskal gaztelu orotan zerbait jartzea, iragan hori oroitzeko".

Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Arakaldo, Ugao eta Zeberioko lagunak batu ziren hori gauzatzeko; eta azken urteotan mendi ibilaldiak antolatu dituzte Untzuetara igotzeko. Halaber, eskultura jarri dute bertan eta Kukutzen ere ikur nafarra instalatu dute. 

Txomin Egiluzen iritziz, ez da aldarrikapen politikoa, historikoa baizik: "Nafarroaren lurraldea honaino heldu zen gaztelarren menpe geratu baino lehen. Guk hori gogoratu nahi dugu, eta Nafarroarekin senidetu. Ez dugu esparru politikoan horrelako aldarrikapenik egin, bakarrik ikuspuntu historikotik".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide