Aiaraldea Hedabideak gaur bertan hasi du gazte eta helduentzako marrazki lehiaketa. Horretan parte hartzeko parada izango dute 12 urtetik gorakoek eta edozein diziplina baliatu ahalko dute: akuarela, teknika digitalak, collageak...
Behin lana bukatuta, hainbat modutan bidali ahalko da lana JPG euskarrian. Alde batetik, egileak berak igo dezake hemen. Horrez gain, erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera edo 688848152 telefono zenbakira bideratu daiteke sorkuntza.
Bidalketak egiteko epeak iraungo du maiatzaren 10era arte iraungo du, hau da, itxialdia mantendu bitartean, eta gero bozkatzeko tartea irekiko da astebetez. Sariak Aiaraldea Hedabideko motxila eta kartoi lumazko "koadroa" izango dira, Grafik kooperatibarenk irabazlearen lana inprimatuko baitu.