Pedro Sanchezek agerpen publikoa abiatu du 20:30ean eta azaldu du maiatzaren 2an, dena ondo bidean, aukera emango duela paseoak eta kirola egiteko.
Kirola banaka egin ahal izango da eta paseoak, ordea, elkarbizitzen ari diren pertsonen artean. Hala eta guztiz ere, presidenteak ohartarazi du oso arriskutsua dela urrats hori eta prebentzio neurriak hartu behar direla.
Esan bezala, datuek hobera egingo balute, deseskaladari ekingo dio Gobernuak, lurralde bakoitzeko errealitate eta gaixo kopuruen arabera. Neurriak berak izango dira, baina abiadura ezberdina.