“Lan osasuna bermatzea” eskatu dute sindikatuek. "Azken hilabeteek irakasgai argia utzi digute, berriz ere. Gobernuentzat eta kapitalarentzat gure bizitzak duen balioa agerian geratu da. Beharrezkoa denean kapitalaren mesedetan gure bizitzak arriskuan jartzeko prest daude, eta gertatzen ari da", salatu dute. Hainbat kasu aipatu dituzte: Zaldibarreko luizian desagertutako bi langileena, urtea hasi zenetik lan istripuen zein lan gaixotasunen ondorioz zendu diren beharginena edota lanean Covid-19 birusagatik kutsatu diren pertsonena.
Argazkiak: LAB Aiara