BIDEO ERREPORTAJEA

Balkoietatik Aiaraldea osora zabaldu dira danbor hotsak

Erredakzioa 2020ko api. 27a, 23:30

Eskualdeko hainbat herritan egin dute San Prudentzioko danborrada. Artziniegan bizilagun ugari atera dira balkoietara, kaleak erritmoz betetzeko prest. Amurrion euriarekin batera hasi dira erretreta jotzen, baina ostadarra agertu da jarraian, eta danborrek ez dute etenik izan. Laudion, aldiz, behin baino gehiagotan egin dute danborrada. Ugarte auzoko plaza bateko bizilagunak hainbat aldiz atera dira balkoietara. 20:00etan, aldiz, herri osora zabaldu da giroa. Aretan ere entzun dira danbor hotsak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide