Langile bat hil da gaur Luiaondon, mendian beharrean ari zenean. Zenbait hedabidek zabaldu dute 40 urteko Zeanuriko herritarra zela zendutako gizona.
Larrialdi zerbitzuek 11:45ak aldera jaso dute deia, behargin bati pinu bat erori zaiola esanez. Ondorioz, bitarteko ugari mobilizatu dituzte: helikoptero bat, bi anbulantzia eta Ertzaintzaren bi patruila, baina ahaleginek ez dute emaitzarik eman eta hil egin da.
Osalanek hartu du bere gain gertakariaren informazio guztia jasotzearen ardura.
Elkarretaratzea
Euskal gehiengo sindikalak kontzentrazioa deitu du bihar 12:30ean Forestales Frías enpresaren aurrean, langileak bertan lan egiten baitzuen, sindikatuek jakinarazi dutenez. Zehazki, "sozial" deituriko eraikinetik gertu dago enpresaren egoitza.
Aiarako Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du gertatutakoa salatzeko: