Bideoa plazaratuko du Mendiko Lagunak taldeak, mendizaleek bidalitako irudiekin

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 9a, 07:00
Mendiko Lagunaken irteera bat. / Mendiko Lagunak

Mendiko Lagunak taldeak proposamen bat luzatu du: maiatzaren 11ra bitartean mendira igotzen direnek tontorrean argazki bat egitea eta haiei bidaltzea, mendira itzultzeko aukera bideo baten bidez ospatzeko. 

Argazkiak formatu horizontalean bidali beharko dira, mendiaren izena zehaztuz. Irudiak mendikolagunakmenditaldea@gmail.com helbidera bidali beharko dira, bihar -igandea- beranduenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide