Hamabostekariaren zenbaki berezia prestatu dugu horretarako. Koronabirusaren krisian arrazoi batengatik edo beste batengatik protagonista izan diren hainbat aiaraldearri eginiko elkarrizketak bildu ditugu hamabostekarian, azken bi hilabeteetan jazotako bizipenen bilduma bat osatzeko.
Horrez gain, gehigarri berezia atondu dugu Haur Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako matrikulazio kanpainen nondik norakoekin.
Eskualdeko herri guztietan egongo da hamabostekaria eskuratzeko aukera, dohainik. Saltoki eta bestelako establezimenduetan egongo da herritar ororen eskura.