Osakidetzak ez zuen COVID-19 birusagatik kutsatutako bizilagun berririk topatu atzo eskualdean. Gauzak hala, larunbateko datu berdinak mantendu dira: Laudion 134 kutsatu detektatu dira, Amurrion 105, Aiaran 62, Urduñan 30, Orozkon 22, Artziniegan 12 eta Okondon 6. Guztira, 371 positibo detektatu dira eskualdean pandemia hasi zenetik.
EAE osoan atzo 32 positibo baino ez ziren detektatu, 1.866 pertsonari testak egin ostean. Hau da, jaitsi egin zen positibo berein kopurua, baina test gutxiago egin ziren baita. Aurreko egunean -larunbata- 124 kutsatu berri detektatu ziren, baina 3.139 pertsonari egin zitzaien testa.
Igandean 5 pertsona hil ziren (1.423 dira guztira zendutakoak), 661 sendatu eta 1.568k jarraitzen dute gaixorik. 361 ospitaleratuta daude eta 70, aldiz, ZIUn.