Eudelek agiria bidali die udalei jakinarazteko zer ebatzi duen, ekitaldi publikoei dagokienez, irailaren 15era arte. Izan ere, atzo erakunde horren Batzorde Eragileak erabaki zuen, besteak beste, udalekuak -itxiak zein irekiak- ez egiteko gomendioa zabaltzea.
Horrez gain, zehaztu dute ekitaldi publikoek gehienez 250 lagun izan ahalko dituztela, eserita. Euren artean 2 metroko eta 4 metro karratuko tartea egon beharko da. Gauzak horrela, izaera publikoa duten ekintzek 1000 metro karratu okupatuko dituzte, gehienez.
Halaber, Eudelek erantsi du udal azpiegitura estaliak itxita egon beharko direla. Irizpide horiek guztiak moldatuko ditu erakundeak arauak aldatzen diren neurrian.