Bizkaiko Pentsionisten Mugimendutik osasun krisian hildakoen familiei elkartasuna plazaratu nahi izan diete, eta zahar egoitzetako mendekotasunen arretarako sisteman izandako diru murrizketak salatu dituzte, batez ere pribatizazioak, ohar batean plazaratu dutenez. Gainera, egoitzetako langileentzako lan baldintza hobeak ere eskatu dituzte.
Amurrion zein Laudion bildu dira edadetuak. Hemendik aurrera, astelehenetako mobilizazioei helduko diete.
Argazkiak: Roberto Arribas eta Jose Mari Gutierrez