Istripua izan zuen atzo motor gidari batek eta konorterik gabe eraman zuten ospitalera

Larrialdi zerbitzuek artatu zuten motor gidaria Arespalditzako herrigunean bertan./ Aiarako Suhiltzaileak

Motor gidari batek istripua izan zuen atzo Arespalditzako herriguneko errepide nagusian. Kolpearen ondorioz ospitalera eraman zuen ZIU anbulantziak.

Atzo 19:35ean ezbeharra izan zuen motor gidari batek Arespalditzako herrigunean. Ertzaintzak azaldu du Murgako bidea eta Amurrio eta Arespalditza lotzen duen errepide nagusia batzen diren puntuan izan zela, zehazki.

Poliziak adierazi du trafikoa banatzeko elementuarekin jo zuela ibilgailuaren gidariak eta lurraren aurka kolpe bortitza hartu zuela.

Bi anbulantzia bertaratu ziren ezbeharraren lekura, eta Aiarako Suhiltzaileek ere lagundu zuten gidaria artatzen. Larrialdi zerbitzuko kideek aipatu dute zauritua konorterik gabe zegoela ZIU anbulantziak ospitalera eraman zuenean. Ertzaintzak erantsi du pertsonak hanka apurtu zuela.

Motorra errepidean gelditu zen Ertzaintzak argibideak osatu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide