LGTBI aniztasunaren ikusgarritasuna bultzatzeko bideo laburren jaialdia antolatu du Laia Eskolak

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 22a, 06:00
Yogurinha Borovaren irudi bat.

Nahi duen orok parte hartu ahalko du; Yogurinha Borova laudioarraren "Sentipenak Askatu" abestia oinarri erabilita, gehienez minutu bateko bideoa bidali beharko da.

Laia Eskolak, “LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan degoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna” bultzatzeko Sentipenak Askatuz bideo laburren festibala antolatuko du, Yogurinha Borova artista laudioarraren laguntzarekin.

Ohar batean adierazi duten arabera, jaialdian nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute, Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta gehienez minutu bateko bideo horizontala filmatuta. “Bideoan dantzatu, abestu, playbacka eta Tik Tok sare soziala erabili ahalko da”, zehaztu du Laia Eskolak.

Era berean, ezinbestekoa izango da festibala Twitter, Facebook edo Instagram sareetan jarraitzea eta, igotzeko orduan #SentipenakAskatuFestibala traola idaztea.

Posiblea izango da ere laiaplazara@eskola.eus helbidera edo 600 771 183 zenbakira WhatsApp edo Telegram bidez bildatzea. Bideoak bidaltzeko epea ekainaren 23an amaituko da.

Edozein adinekoak izan ahalko dira partaideak, betiere adingabekoentzako ezarritako baldintzak errespetatuta: “Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke; banaka, taldeka zein familian ager daitezke. Adingaberik balego, baimen orria beteta bidali behar da bideoekin batera”.

Ikusgaitasuna sustatzeaz gain, indarkeria eta bazterkeria ekiditea ere bilatuko da ekintza horren bidez, bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatzearren: “Aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko”.

Bideoak hemen ikusi daitezke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide