Aiaraldeko hamar pertsonek parte hartuko dute Patxi Ruizen alde antolatutako baraualdian. Ohar batean adierazi dutenez, beste hainbat ekimen egin dira eskualdean gose eta egarri greban dagoen presoaren alde: Ostiralean elkartasuna adierazteko argazki bat atera zuten Laudion eta larunbatean elkarretaratzea deitu zuen Aiaraldeko Amnistaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Amurrion.
PATXI RUIZ DUINTASUNAREN EREDU! ZU(R)EKIN GAUDE!! pic.twitter.com/D7wOtjS4zS
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) May 15, 2020
Baraualdian bi egunez egoteko ekimena Gasteizen hasi zuten astelehenean eta, zehaztu dutenez, berrogeita hamar lagun baino gehiagok parte hartu dute, nahiz eta batzuk egun bakarreko baraualdia egin. Aiaraldeko pertsonen kasuan, bederatzik bi egunekoa egingo dute eta batek hogeita lau ordukoa.
Amnistaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak nabarmendu du euskal presoaren egoerak txarrera egin duela azken egunetan, ikusmenean eta
lo egiteko orduan arazoak dituela, eta nekeaz gain giltzurruneko mina handituz doala.
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) May 20, 2020