Arabako sozialistek aldarrikatu dute Nerbioiko araztegien lanak behin-behinean esleitu dituztela 31 milioi euroren truke

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 21a, 14:47

Nerbioi ibaiaren irudi bat, Laudion.

Sozialisten aburuz, ibaiko isurketei amaiera emateak eskualdeko eskakizun historiko bat betetzea ekarriko du. Espainiako Gobernuak behin-behinez esleitu ditu Nerbioi ibaiako araztegiak egiteko lanak, 31.465.129,02 euroren truke.

Espainiako Gobernuak Goi Nerbioiko saneamendu eta garbiketa aurrera eraman izana goraipatu du PSE-EEk, uraren zikloari dagokionez eskualdearentzako “lehentasuna” zela nabarmenduta.

Berez, bi kolektore sare eta araztegi eraikiko dira horretarako. Markijanan kokatuta egongo den araztegira urak eramango dituen sarea egiteko 21.073.135,54 euro ordainduko ditu Gobernuak eta 3 urteren burua bukatu beharko dira. Amurrio eta Aiarako uren prosezua hartuko dute bere gain hor.

Horrez gain, Basaurben egongo da urak tratatzeko beste azpiegitura, Laudio eta Orozkoko beharrei aurre egiteko. 10.391.993,48 euro bideratuko ditu hara Espainiako Gobernuak eta lanek 2 urte iraungo dute.

Eusko Jaurlaritzako hauteskundeen atarian, haraneko “eskakizun historiko bat” konpondu dela adierazi du alderdiko sozialistako Arabako idazkari nagusiak, Cristina Gonzalezek, ibaiko isurketei amaiera eman zaielako.

Era berean, Nerbioi ibaiko goi arroko kolektoreen obraren proiektua behin-behinean esleitu izana ere goraipatu du Gonzalezek. “Aiara eta Arabarentzako oso berri ona da, ibai arabarren kutsadura puntu handienarekin amaitzea ekarriko baitu”, gehitu du idazkariak.

Basaurbe eta Markixanako araztegien lizitazioa “oso berri ona” dela azpimarratu du alderdiko ingurumen idazkariak, Daniel Senderosek, Nerbioiko isurketei amaiera emango zaiela eta uraren kalitatea eta bioaniztasuna handituko direla argudiatuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide