Presoen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko hainbat herritan

Erredakzioa 2020ko mai. 29a, 23:21

Etxeratek deituta, dozenaka bizilagun mobilizatu dira gaur arratsaldean Laudion, Amurrion, Orozkon, Urduñan eta Arrankudiagan, euskal preso politikoen etxeratzea eskatzeko. Horrelako elkarretatzeak hilabeteko azken ostiral guztietan egin izan ohi dira, baina gaurkoak bereziak izan dira, COVID-19aren krisia hasi zenetik egiten diren lehenak izan direlako. 

Etxerateko kideek nabarmendu dute presoek koronabirusaren krisiaren hasieratik daudela bisitak jaso gabe. 17 euskal preso politikok gaixotasun larriak dituztela gaineratu du elkarteak, eta badaudela 65 urte baino gehiago dituzten 14 ere. 

Argazkiak: Maddi Isasi, Txomin Egiluz, Samuel Pasandin, Karra eta Txabi Alvarado

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide