Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 124. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gairi buruzko artikuluak topatu ahalko ditu irakurleak agerkariaren 32 orrietan.
Aritz Arberas eta Mikel Landari eginiko elkarrizketa da eduki nagusietako bat, prestatzaile fisiko amurrioarra eta txirrindulari murgiarra batera arituko baitira aurtengo Tourrean. Haur Hezkuntzari buruzko gehigarri txikia ere dakar hamabostekariak, lau orrikoa.
Ohiko banaketa puntuetan egongo da aldizkariaren aleak eskuratzeko aukera, doan.