Aiaraldea Komunikabideak herritarrak informatzen jarraitzeko urrats berria egin du. Gaurtik aurrera difusio sareak jarriko ditu abian, Telegram eta Whatsapp aplikazioen bitartez hain zuzen. Ondorioz, gaur egun 6 sare sozialetan jarraitu daiteke Aiaraldea hedabidearen jarduna: Facebooken, Instagramen, Youtuben, Twitterren, Whatsappen eta Telegramen.
Kanaletara nola harpidetu
Whatsapp bidez eguneko edukiak jasotzeko 688848152 zenbakia sakelakoan gorde (Erredakzio telefonoa) eta "Aiaraldea gaur" mezua bidali beharko da. Telegram mezularitza programan ere egingo da eskaintza. Buletinean izen-ematea doakoa da.
Informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatu du dinamika komunikabideak. Hala, eguneko eduki interesgarrienekin batera bestelako jarduerak ere helaraziko dira egunean behin. Horien artean daude zozketak, adibidez.