Bertsolaritza ikasten diharduten gazteek bidalitako bertso idatziekin txapelketa antolatu du ohi bezala Arabako Bertsozale Elkarteak. Guztira Arabako 40 ikastetxe batu dira ekimenera. "700 ikaslek parte hartu ostean, iritsi da finalaren eguna", adierazi dute sare sozialetan. Kuadrillaka sareratu dituzte YouTuben finalera iritsitako lanak.
Aiaraldeko bertso sorta hautatuak ikus-entzunezkoan bildu dituzte. Bertan entzun daitezke lan guztiak. Zehazki, ondorengoak dira Arabako finalistak: Iratxe Martin, Patience Idermudia, Markel Madarieta, Maider Olmos, Jon Aldama, Ane Arbaizagoitia eta Irati Lata, Erlantz Agirregoitia, Edurne Canive, Arkaitz Alonso, Anje Ibarluzea, Aner Font eta Andoni Arberas.