Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 125. zenbakia. Hainbat gairi buruzko edukiak topatu ahalko dira bertan. Urduñako zenbait bizilagunek adingabeen zentroko kideekin batera abiatutako egitasmoari buruzko erreportajea irakurri daiteke agerkarian, besteak beste. Gai hori doa azalean, “Ateak zabalik auzolanari” izenburuarekin.
Euskaraldia izango da beste gai nagusietako bat. Goiatz Urkijo Castañares Arabako Euskaraldiko Koordinatzaileak elkarrizketa batean azaldu ditu aurtengo zehaztasun eta berritasunak.
Uztailaren 1ean argitaratuko da hamabostekariaren ikasturteko azken zenbakia.