ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

“Beste eredu sozio-ekonomiko baten alde” mobilizatuko dira gaur Laudio eta Amurrion

Txabi Alvarado Bañares 2020ko eka. 19a, 11:58

Urtarrilean egin zen greba orokorra Eskubide Sozialen Kartak ere deitu zuen. / Aiaraldea.eus

Arratsaldeko zazpietan egingo dituzte mobilizazioak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. 

Mobilizazioak egingo dituzte gaur arratsaldean Laudion eta Amurrion, “beste eredu sozioekonomiko bat” aldarrikatzeko. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazio egunaren barruan kokatzen dira eskualdeko bi deialdi horiek. Euskal Herriko 45 udalerritan egingo dira gaur manifestazioak, “Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatu” lelopean. 

Gehiengo sindikala eta beste hainbat eragile barnebiltzen dituen plataforma da Eskubide Sozialen Karta, eta hainbat neurri aplikatzea eskatu nahi du gaur egingo diren mobilizazioekin: zerbitzu publikoak garatzea, zaintza sistema publiko bat sortzea, 1.080euroko gutxieneko pentsioa lortzea, 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko gehienezko lanaldia eta aberatsenei zergan igotzea, besteak beste. 

Arratsaldeko zazpietan izango dira eskualdeko bi mobilizazioak. Laudiokoa Lamuza plazatik abiatuko da. Amurriokoa, aldiz, udaletxe aurretik. Segurtasun neurriak mantenduko direla ziurtatu dute antolatzaileek, eta “maskara eta txaleko horia” eramateko deia luzatu dute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide