Berezia izango da 2020ko ekainaren 23ko gaua: Aiaraldean apenas piztuko da surik. Izan ere, koronabirusa medio bertan behera geratu dira udako solstizio jaiak. Dena den, horrek ez du eragileen ospakizunik eragotzi.
Amurrioko Udalak, esaterako, egoera normalean gaurko festan parte hartzen duten eragileekin osatutako bideoa plazaratu du "Galeria" kanalean. Bertan, Aiara Dantza taldeko kideak, Amurrioko musika eskolakoak zein Skautekoak ageri dira, besteak beste:
Laudioko Deabruak talde berriak, berriz, "Sutan murgilduta" ikuskizuna estreinatuko du gaueko 22:00etan, Youtube kanalean:
Akelarre Dantza taldeak, ordea, aurrerapena sareratu du dagoeneko:
Ez da eskualdeko dantza talde bakarra izan. Izan ere, Itxarkundia Dantza taldeak Facebook sare sozialean gogoratu du San Joan Astobitzako jaietan urtero egin ohi duen emanaldia.