Aldi baterako laneko enpresa baten bulegoen aurrean amaitu da kalejira. Bertan azaldu dituzte mobilizazioaren arrazoiak. "Aiaraldean kapitalak gogor kolpatu du langileria azken hilabeteetan. 36 langile hildira aurten lan istripuen ondorioz Euskal Herrian, horietako lau Aiaraldekoak ziren edo eskualdean lan egiten zuten", azaldu dute. Nabarmendu dutenez, eskualdean 2.737 pertsona daude langabezian, "gehienak gazteak eta emakumeak". Bestelako datuak ere jarri dituzte mahai gainean: "Vidralako buruak 390 milioi euro ditu eta Tubacexeko zuzendaritzako kideek 1,6 milioi euro jaso zuten iaz".
Gauzak hala, egoerari buelta emateko prestutasuna erakutsi dute gazte antolakundeko kideek, eta horretan borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute.
Joko aretoak gure herrietatik kanpo! pic.twitter.com/fOHKydsnMt
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) June 26, 2020