Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 126. zenbakia. Ikasturte honetan argitaratuko den azkena izango da. Hurrengoa irailean plazaratuko da, hainbat aldaketa eta berrikuntzekin.
Udako gaiak dira nagusi hamabostekarian. Igerilekuei buruzko erreportajea, irailaren 123ko hauteskundeei buruzko argibideak edota jaiei buruzko gehigarri berezia topatu ahal izango ditu irakurleak, beste hainbat edukirekin batera.