Gaur -uztailak 1- 30 urte bete dira Pili Arzuaga eta Fontso Isasi Zamoran auto istripu batean hil zirenetik. Ourenseko espetxean zegoen senide eta lagun zuten euskal preso politiko bat bisitatzera zihoazela izan zuten ezbeharra.
Sakabanaketa politikak eragindako lehen bi hildakoak izan ziren. Ordutik hona beste 14 pertsona zendu dira antzeko egoeretan. “30 rte beranduago, Pili eta Fontso erail zituen dispertsio politikak indarrean jarraitzen du”, nabarmendu dute "Pili eta Fontso gogoan" dinamikako kideek.
Salatu dutenez, euskal preso politikoen senideek “astebururo” jarri behar dute bizitza arriskuan. Dinamikako kideek bideoa zabaldu dute gaur Aiaraldeko bi bizilagunak omentzeko, eta aurreratu dute datorren uztailaren 18an ekitaldia egingo dutela Laudion, 13:00etan.
Aiaraldea hedabideak kasuari buruzko dokumentala plazaratu zuen duela hamar urte, istripuaren 20. urteurrenean:
pili eta fontso from Aiaraldea Gaur on Vimeo.