Arabako PSE-EEk goraipatu nahi izan du prentsa ohar bidez alderdi sozialistaren konpromisoa Nerbioi ibaiko araztegiei dagokienez. Daniel Senderos diputatu arabarrak galdera egin zuen Kongresuan jakiteko zein den proiektu horren egoera eta positiboki baloratu dute erantzuna.
Izan ere, PSE-EEk azaldutakoagatik, Basaurbeko azpiegituraren lanak esleitzeko prozesuak aurrera egin du eta jasotako eskaintzak aztertzen ari dira, 2019ko abenduan deialdia egin eta gero.
Markixanako araztegiari dagokionez, alarma egoeraren ondorioz bertan behera geratu zen proiektuaren eta lanen exekuzioaren esleipena. Dena den, maiatzaren 25ean abiatu zuten berriro prozedura.
Azkenik, sozialistek nabarmendu dute jadanik esleitu dituztela saneamendu sareko kolektoreen obrak.