Goiz eta eguerdian lanpetuta ibili dira Aiarako Suhiltzaileak. Hasteko, 10:30ak aldera, Aretara jo behar izan dute. Babes Zibilak azaldu du Bidebarrieta kaleko eraikin batean camping bonbona batek sua hartu duela eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira itzaltzera. Larrialdi zerbitzuetako profesionalek atera dute objektua gero.
13:39an beste dei bat jaso dute suhiltzaileek eta Orozkoko herrigunean esku hartu behar izan dute Langraitz eta Basauriko lankideekin batera. Izan ere, sua piztu da lur azpiko aparkaleku batean zegon auto batean. Ondorioz, ke piloa sortu da, “barruan ez zen ezer ikusten”. Larrialdiko zerbitzuek sua itzaltzea lortu dute, eta gero ziurtatu dute ez dela berriz hasi, Aiarako Suhiltzaileek argitu dutenez. Zorionez, ez da zauriturik egon bi gertaeretan.